XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BITAMINAK BITAMINAK / zer diren / Bitamina hidrosolugarriak / Bitamina liposolugarriak / Bitaminak PROFILAXI bezala / Bitaminak TONIKO bezala / Bitaminak: non, zertarako....../A bitamina /D bitamina /E bitamina /K bitamina /B bitaminaren multzoa /B1 bitamina (tiamina)/B2 bitamina (erriboflabina)/ 6 bitamina (piridoxina)/B12 bitamina (kobalamina)/ Niazina, PP faktorea /C bitamina}.

Bitamina izen hori FUNCKek asmatu zuen (1912an), Biziaren Aminak esan nahian.

Definizio-une beretik, jadanik, bi funtsezko esanahi edo osagaiak azpimarratzen dira: a) Biziarekin duten zerikusia b) Aminak izatea, hau da, taldeak edukitzea egituran.

Hasiera-hasieran, uste zenez, bizitzarako nahitaezkoak ziren konposatu nitrogenodun bezala definitu ziren (geroztik ikusi da batzuk ez dutela nitrogenorik).

Gaur egun definizio hori osatu egin da, eta honela defini genitzake: zenbait gai organiko, elikagaietan kopuru txikietan daudenak, eta berez janari izan gabe ere, gorputzaren garapen eta funtzioetarako nahitaezkoak direnak.

Azkenik esan gorputzak ez dituela berez sintetizatzen, eta kanpotik hartu beharra dauzkala.

Normalean janarietan dauden substantzia edo gaiak dira.

Gure eguneroko elikaduran gorputzeratzen ditugu, baina oso kopuru txikian.

Ez dira kaltegarriak, nahiz eta toneladaka hartuko bagenitu ere.

Bi salbuespen: A eta D bitaminak, hauek kopuru gehiegizkoetan ahoratzen badira, hiperbitaminosi izenaz ezagutzen diren egoerak sortzen bait dituzte.

Ikerketa-bideak aurrerantz zihoazen heinean gero eta substantzia berri gehiago aurkitzen ziren, eta nahiz eta beren konposizio kimikoa ez-ezaguna izan ikertzaileek izendatu egiten zituzten.

DESESPERAPENA Normalean itsatsirik zegoden lekutik zati bat edo organo bat askatu edo banantzea.

Batez ere karenari eta erretinari aplikatzen zaie.

JALKI Likido batean aurkitzen diren zati solidoak hondoan pilatzea.

Zentzu zabalagoan, partikula txikiak pilatzea oinarri natural edo artifizial baten gainean (kaltzioa adibidez hezurrean).